BILDUMA HIZTEGIA

publicité sexiste (fr)

Desberdinkeria



Genero-rol eta genero-estereotipoetan oinarritutako publizitatea. Genero-rolak gizarteratu eta normal bihurtzen ditu eta emakumeen aurkako indarkeria justifikatu eta hutsaldu egiten ditu.

2017an, Emakundek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat publizitate-agentzia eta komunikabiderekin batera, Publizitate eta Komunikazio Ez Sexistarako Kode Deontologikoa eta Autorregulaziokoa izeneko dokumentua plazaratu zuen, publizitaterako, kazetaritzarako eta emakumeen aurkako indarkeriaren tratamendurako dekalogoak biltzen dituena.



Hiztegi-unitateak